Zerga Arrossa (o PinkTax) en el Diario Berria by Eskeine.
‘Zerga arrosa’ amaitzeko giltza erosleak du, Cernudaren ustez. Kontsumitzaileen artean «erosketa zentzuduna» bultzatu behar da: gaizki dagoena salatu eta ondo dagoena txalotu.
Komunikazio eta marketin femeninoan aditua» da Gemma Cernuda (Terrassa, Herrialde Katalanak, 1970). Ellas Deciden agentziaren eta blogaren sortzailea eta izen bereko liburuaren egilea da. Zerga arrosaikertzen eta haren berri hitzaldietan ematen darama azken urtebetea, Frantziako Georgette Sand erakundeak iaz zerga arrosaren inguruan abiatu zuen protestaren berri izan ondoren.
Zergatik dira garestiagoak emakumeentzako produktuak?
Ez dago erantzun jakin bat, arrazoi zehatz bat. Marka handiek esaten dute merkatu azterketek adierazten dutela emakumeak gehiago ordaintzeko prest daudela, eta eskaintza-eskaria jokoaren barruan sartzen dela emakumeentzako produktuak garestitzea. Irabazi ekonomiko handiagoak dituzte markek estrategia horrekin, eta, funtzionatzen duen bitartean, ez da aldatuko.
Baina, oinarrian, produktu asko berdinak dira emakumeentzat eta gizonentzat.
Produktu asko koloreagatik bereizten dira bakarrik, baina oinarrian berdinak dira: erabilera berdina dute, forma eta itxura ere bai… Neskentzakoak arrosak direla da ezberdintasuna, eta hori da ordaintzen dena, arrosa izatea. Emakumeentzako produktu asko %60 garestiagoak ere izan daitezke, baina emakume askok ez dakite hori.